XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ziberoan. Ouhounak

Nabasiki, igaran astian kaseta hounek erran dian bat gerthatzera doua: pegaria hourerat jouanez, hausten dela Elhia dabila ungurune horietan galtzen ziran aharien biltzaletarik bat hatzamanik dela.

Egin denez ageriko da laster.

Mundiaren arabera Mendikota hortan zerbait herecha nabaritu die.

Mintzatuko gira geroko aldian chehekiago.

MUSKULDY

Igaran ostegun goizan su-deiak bildu du goure kharrikala jente saldo bat; Elichagarian, suia lothurik zen.

Lagungoak bertan emanik izatiari esker, suia bertan ehorik izan da.

Damia lazpabost ehun liberatara heltzen da.

MENDIKOTA

Egia deia Alzuruko gizon batek bere galdu ardietarik biga ediren dutiala Mendikotako etche batetan?.

Egia deia proba badela ardi hourak ebatsirik izan direla Mendikotan egoiten den gizon batez?.

Egia deia gizon haren askaziak ari direla, afera horren itho beharrez, urhats egiten egun usu aiphaturik diren gizon handi eli baten eretzian?.

Egia deia Alzuruko gizon batek eskentu diala 300 libera ardi galtzaliari plinta ere tira dezan eta?.

Afera horrek argiturik izatia merechi du eta zoumbat nahi urhats eginik ere horren gordatzeko, behar dugu jakin eia justiziarik bate ere badenez.

Badira ehun laborari etche beno haboro aspaldi hountan ardi zoumbaitez gabeturik; ouhouñak, nour nahi izanik, ere, behar du izan gaztigaturik; bere lanian kostumier izan behar du.

Hartakoz ere badugu deliberoua behar den argiaren egiteko; ez gira baratuko jakinez baizik ogen dunak behar diala jujaturik izan.

BARKOCHE Jaun kaseta egilia

Othoi enetako ere chokhoñi bat, eta pharka nabastarria.

Erraiten neizunian Barkochtarrek ororek gaizki edireiten ziela zoure berrikariak igorri gaiza, ez nizun phentsatzen hañ chuchen khausitzia.

Barkochtarrak oro erraiten nianian, nahi baduzu egia entzun, gogoan nizun: oro salbu bat: zoure berrikaria.

Badakizu... bategatik, gezurrik erran gabe erran ditakezu oro.

Bena, gisala, oro duzu egia.

Bat hori ere ene botzeko duzu.

Ezik ez dizu haboro erraiten, Barkochen, etchiak hurrunegi direnian elizako zeñiaren entzuteko, hiltiarrak biltzen direla tututaz, Ez beita duda gabe egia, Ordian, arren Barkochtarren osoki ororen arabera, hori gezurra zen Choo... othoi, pharka thermañia, ouste gabe ezkapi zitadazu, egia duzu ez dudala ezagutzen besterik.

IABARNE

Dagun ourthian da herri hountan zumatzeko komun lur baten afermatzia.

Ihourk ere nahi ukhenen othe dia?.

Bai, bada orai danik errailia herrian berian zer nahi phakaturik ere eztiala utziren.

Drole da gizon herrek noulaz dian lur horren hartzeko ideia; ene oustez eztu berak beharrik; bena badu aperenki bere gisako phensamentia.

Lur hori agitzen beita justo hour hargia baten khantian phentsu dut hartakoz ere butaturik dela gero balimba Mauleko industriel bati zeditzeke.

Arrazou du seigurki? hobeki maithaturik izanen da herrian, hola hobeki bere buria ezagut-eraziz.

Jarraikiren othe dia ideia hori?.

Eztut ouste; Iabarnen aferma sari hori ukhen gabe igaranen dira; badie preziski berentako begiratzeko ideia, eta han diren zumen emaiteko bouhamer dohañik.

Chede hori harturik den gizona baraturen da españoulak erraiten dian bezala; libre en esperando en mourir en kagando.

Mekanika

Mundu orok badaki, eztut horren erran beharrik, badirela mekanikak, Marzeillan ezpadira, Ameriketan berere ezin sinhets ahaleko heñiala ezaririk direnak.

Orai berian bada ourdankaren egiteko mekanika.

Ountsa houn lizateke halakouaren ukeitia, bena hanitch khario omen da.

Mekanika harek badu buru batian sargia bat.

Zilo hartarik igaran erazten da ourdia barnerat; bortha zerratzen da eta behar da uguruki oren erditto bat.

Oren erdiaren burian, cherria jelkhiten da mekanikaren beste burutik, ez sarthu zen bezala, dena tripot, lukainka, ourdaki-althai, ourdazpi, ourin, gantchigor, eta nik badakita zer eta zer zathitan.

Poukak oro beren gatz eta phiperrekin dira.

Hori zerbait bada, ene oustez.

Bena ikhousiren da handiagoua, diroienez.

Amerikein urhez josirik den batek, nahi du, zer nahi khostarik, mekanika horri ezar dadin emendio bat, eta, emendio haren indarrez, cherria ezpada jabiaren goustiala antolaturik jelkhi, tripot, lukhainka eta bestiak ez badira behar den gatzian, mekanikaren errota gibelialat utzul eta, kampoualat dadin bizirik sarthu zen zilotik.

Entzun dugu, erdizkache phuru mekanika harez aiphatzen lehen ere; bestela erri egin giniro.

Aleta ezta erri egiterrik.

Ni segur niz Amerikein aberatsak ardietsiko diala gogouan dian houra.

Joku egin niro mekanika, erran delako emendiouarekin, agertuko dela dembora luze gabe.

Amerikein handiak behar ukhenen du largatu; behar ukenen dutu eman urhiak gaintika.

Cherria ikhousiko du haatik, bi begiez ezpada begi bakhotch edo utsu, jelkiten bizirik mekanikaren barnetik.

Eztut erraiten gibelialat kourrounkaz jinen den ourdia, tripot eta lukhainkatan ezaririk den houra datekiala.

Zer zaioke mundiari Amerikeña kontent bada?.

Eztaki, gizoun harek, noun koka bere hogei-otchinekouak; burian ezarten ahal luke zoumbait; han behar du ukhen, arauez, lekhu hutsa ausarki.